XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeltiberiar garaian eta La Hoya-ko A3 mailan batez ere txerrien kopuruaren handitzea izango litzateke nabarmenena, idizkoek ehuneneko berdinetan mantentzen direlarik, ardi-ahuntzen beherakada ikusgarria suertatzen delarik.

A3 mailan ere astoa azaltzen da Mariezkurrenaren ustez zeltiberiarrek ekarria izango litzatekena.

A2 eta A1 mailan (La Hoya-n) idizkoen kopurua handitzen da txerriena beheraka doan heinean.

Oro eta Berbeiako kastroetan berriz ez da desberdintasun handirik ikusten Igo eta II. Burdin Aroen artean.

Garrantzi handia du etxeko oilarraren lehenengo aurkipenak La Hoya-ko zeltiberiar garaiko A3 mailan (Mariezkurrena, K, 1990).

Joan-etorriko artzantzak bere garrantzia mantenduko du Euskal Herriko inguru menditsuenan eta batez ere Pirineo aldean, non mendizerretako harrespilen aztarna arkeologikoak artzantza bazela susmarazten digute, Brontze Aroko ohituren jarraitzailea izango litzatekena.

4. Eskulangintza

a) Zeramikagintza

Beste zenbait herritan gertatzen den lez, Euskal Herrian zeramiken aztarnak oso ugariak dira Azken Brontze Aro eta Burdin Aroko aztarnategietan.

Zeramika-aztarna hauek hirisketan kokatzen dira batez ere; hilerri, haitzulo eta megalitoetan azaltzen badira ere.

Materiale hauek hain ugariak izanik dataketa modura erabili ohi izan dira aztarnategiak kronologikoki sailkatzeko tipologi-sailkapenaren bidez.

Horrela forma edo dekorazio ezberdinak garai bakoitzeko ezaugarritzat hartzen dira.

Burdin Aroa hobeki ezagutzen den Euskal Herriko Mediterraniar isurian A. LLanos-ek hiru aro ezberdindu ditu Brontze Erditik Erromatarrak iritsi arte doan denbora sailkatzeko.

Aro bakoitzak bere ezaugarri propioak edukiko lituzke zeramikagintzari dagokionean: